Livinglab - Coworkinga
Ezagutza trukatzea eta transferitzea. Lankidetza, hibridazioa eta berrikuntza. sormena eta asmakuntza.
Hibridalabeko Livinglab espazio moderno eta zabala da, argi natural izugarri batekin. Kristal handi batek bakarka edo taldeka lan egiteko aukera ematen du, leku ireki batean egotearen sentsazioa sortuz. Hemen ideiak trukatzeko eta proiektuak gauzatzeko leku aproposa aurkituko duzu, baita pertsona eta erakunde desberdinekin pentsatzeko, lan egiteko, sortzeko eta jakintzak partekatzeko aukera ere.
Hibridalabeko aretoetan edo coworkingean lan egitea aukeratzen dutenek berrikuntza-proiektuak garatzeko aukera izango dute, Arabako Berrikuntza Irekiko eta Sormen Transferentziarako Zentroko komunitatearekin lankidetzan. Komunitatea enpresa bazkideek, proiektu bazkideek, coworkerrek eta makerrek osatzen dute, baita hibridazioa berrikuntza-proiektuak egiteko funtsezko elementutzat jotzen duten pertsona, enpresa eta erakunde guztiak ere.