
Ikuspegi kuantikoak
Zientzia eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urtearen testuinguruan, instalazio honek hurbilketa bisuala eta irisgarria eskaintzen du fisika kuantikoaren mundura. Bertan, sei pantaila interaktibok —eduki didaktiko, narratibo eta audiobisualekin— kuantikaren funtsezko kontzeptuak aurkezten dituzte, diziplina hau ulertzen laguntzeko eta eguneroko bizitzan duen presentzia erakusteko.
Artearen, zientziaren, teknologiaren eta gizartearen arteko gurutzaketa sustatzeko Tabakalerak duen lan-ildoan kokatzen da proposamena, lengoaia garaikideen bidez jakintzak, harremanak eta
esperientziak bultzatzeko modu berriak irekitzea helburu.
Instalazioa Tabakalerak antolatutako Ikuspegi kuantikoak erakusketaren parte izan zen, 2025eko otsaila eta ekaina bitartean. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat hiri zeharkatzen dituen programa ibiltari batean dago.
Erakustaldian zehar, ikastetxeei eta familiei zuzendutako tailerren programa bat ere garatuko da.
Ekimena Tabakalerak bultzatu du, DIPC ikerketa-zentroarekin, Tekniker zentro teknologikoarekin eta Ikerketa Nuklearrerako Europak Erakundearekin (CERN) lankidetzan, eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren laguntza jaso du.
Edukiak DIPCk eta Morgancrea estudioak garatu dituzte, Moduz kolektiboaren diseinuarekin.
Sarrera doako, aldez aurretik izena emanda.